XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Ba'zirudian elkar-ezin-artuak zirana.
Bañan, azkeneko egunean batez ere, ondotxo azaldu zan noraño gozatu ziran asierako bakoitzaren gazitasunak.
Asarrerik ez du izan iñork iñorentzat.
Ori ez.
Biotzak beti ere alkarrentzat zabal egon dira.
Gauzak berak ziran alako ertzlatzdunak aldiz-aldiz.
Ertz-latz.
Arlo bi zituan gure egin-bearrak: aztertze-arloa (estudio-arloa) ta ekintza-arloa (praxis-arloa).
Lenengo arloan bi edo iru lan irakurri ziran asiera-asieran mallarik goienekoak, zenbait erri-aldetako euskera berezieri buruz.
Ez al zan irakurri lenengoa, bereala altxa zan norbait, galdera bat egiñaz: Ez ote-litzaken obe, alegia, erri bakoitzeko euskerari-buruzko monographiak alde batera utzi-ta,
Ori zionarentzat, Euskeraren
Errietako euskerak utzi egin bear dira alde batera, eta guztiok Euskera bakar batera jo.
Orra or iritzi bat (an entzun genituan iritzietan bat).
Iritzi leiala.
Bañan erdizkakoa.
Iritzi orrek bear zuan (eta arkitu zuan) beste iritzi batzuen ukalondo-ukitze apur bat.
Iritzi ori zuana, sobera ere, bere baitan gauza bakar bati begira egon da aspaldi ontan (
Orixe izan da aspaldi ontan aren leloa.
Batasuna, batasuna.
Ortan egin bear da lana.
Benetan, ona da batasuna.
Eta gaur obe gendukean guztiok, Euskera bakar bat izan bagendu.
Bizkorrago zitekean.
Baiñan, gure Jaungoikoak ala nairik, urte ta gizaldi askoren buruan era askotako egin zaigu gure Euskera zaharra.
Eta gaur guztiok batasunera jo bear badegu ere, orrek ez du esan nai, Euskerak dituan berezitasunak
Poliki-poliki batasunera goazelarik ere, gutako batzuren batzuek erri-aldeetako euskerak nolakoak izan diran aztertzen jardutea, ez da kaltegarri batasunerako.
Gure Jaungoikoak egindako oro, ikasgarri izan bear du guretzat.
Eltxoak zer diran jakiteak, ez dio kalterik egiten, elefanteak zer diran ikasi bear duanari.
Au ere iritzi bat da.
Eta au ere entzun bear zan.
Eta entzun zan.
Lenengo iritzia zuanari jarraitu bagenio, gure Arantzazu'ko Egitarauaren erdia, Programaren erdia, betetzeke utzi bearko genduan.
Batzarren eratzalleen aurkako